Bilboko Museoen gida

Ongi etorri Bilboko museo famatuen gida aurkeztuko dizuen webgunera! Hemen, Bilboko museoei buruzko informazioa egokituko zaizue, beraz, goazen gidara murgiltzera!

Guggenheim Museoa

Bilbao berriko sinbolo bihurtuta, Bilboko Guggenheim Museoa, 1997an Frank Gehry arkitektoak diseinatuta, XX. mendeko asmo handiko proiektu kulturaleetako bat osatzen du. Museoko bilduma iraunkorrak azken lau hamarkaden artista ospetsuen lanak barne hartzen ditu nagusiki.

Euskal eta estatuko arte garaikidea artearen egungo joeren ikuspegi handi bat ematen duten lan-sortekin ere irudikatuta daude.

Guggenheim Museoak berezko bilduma bereizi bat du, aldi berean gainerako Guggenheim erakundeen bildumak osatzen dituela.

Guggenheim Museoak hartzen ditu, besteak beste ekintzak, erakusketak, kontzertuak, jaialdiak, hitzaldiak, emanaldiak eta tailerrak, beraz, gomendagarria da bisitatzea.


Arte Ederren Museoa

Gerra zibila eta gero eraikin neoklasikoa eraiki zuten.

  • Arte Ederren Museoa 1945ean inauguratu zen.
  • Zuzendaritza Manuel Losadak 1949 arte egin zuen.
  • Baina 2001an berriztatze bat egin zuten.


Euskal Museoa

Euskal Museoa Euskal Herriaren arkeologia eta etnografia erakustea du helburu, hainbat pieza eta objekturen bitartez. Bilboko Alde Zaharrean dago, San Andresko Jesuita Ikastetxearen eraikin zaharrean (XVII.mendekoa) eta aurreko Miserikordia Etxean.

Museo hau 1921ean ireki zen jendearentzat, eta bi museok partekatu zuten: arkeologikoak eta etnografikoak. 1923an Euskal Museoa sortu zen, jatorrizko bi museoak elkartzen zituena.

Atal nagusiak arrantza tradizionalari, burdinolei, ehunezko eta zeramikazko artisautzari eta Bizkaiko historiari eskainitakoak dira, arreta berezia jarriz kartografiari eta Bilboko Kontsulatuari.


Arkeologi Museoa

Arkeologi Museoa 2008an inauguratu zen Bilbon, eta lurraldearen historiaren ezagutza zabaltzea du helburu, iragana egungo gizartearekin lotuz. Bi solairuko erakusketa-eremuak Bizkaiko historia erakusten du, historiaurretik oraintsu arte biztanleek utzitako aztarnen bidez. Museo honen beste helburuetako bat material arkeologikoen gordailua, kontserbazioa eta zaharberritzea bermatzea da.

ERAKUSKETAK

«El muro de Adriano» aldi baterako erakusketa (maiatzaren 19ra arte)
Bisita gidatu berezia «Bizkaiko historiako ikertzaileak» (martxoaren 8tik 12ra aste osoan)
«Bizkaia eta itsasoa duela 500 urte» bisita gidatu berezia (martxoaren 12, 19 eta 26an)
Bisita gidatuak
Museoa, piezaz pieza
Tailerrak eta jolasak familian


Webgune hau jendeari orokorrean edo Bilbo bisitatzen duten turistei zuzenduta dago. Haren helburua Bilbo hiriari, konkretuki museoei buruzko informazio interesgarria ikastea da. Gainera, aldi berean, Bilboko kultura sustatzen eta partekatzen da, museo famatuen gida bat aurkezten.